jueves, 13 de octubre de 2011
Matematikan erabiltzeko material digitala
www.ite.educacion.es/ webgunetik matematiken arloa aukeratu dugu, tradizionalki matematikak modu indibidual eta analogikoan landu baitira, testu liburuetan mugatuz. Hau beste arloetan eman den arren, matematiketan nabariagoa egin dela pentsatzen dugu. Honela, "sacafichas" (http://ntic.educacion.es/w3/eos/MaterialesEducativos/mem2002/estrategias/index.html) izeneko hezteko objektu digitala egokia eta berritzailea iruditzen zaigu ikasleari matematikako problemei aurre egiteko estrategiak lantzen laguntzen diolako, tradizionalki paperaren aurrean egin izan duen aldean. Gainera, ikasleak autonomia lantzen du eta estrategiak besteekin ere plantea ditzake, elkar lana sustatuz.Metodologia berri honekin helburu didaktiko ugari lan ditzakegu aldi berean.
Ikasgaiak IKTekin. Nola landu?
1.
Matematika:
- Arbel digitala: ariketa ezberdinak bertan burutzeko, zuzenketak egiteko, problemak ebazteko, etab. // Lehenago: arbel tradizionala
- Mapa digitalak (perimetroa, azalera, etab. lantzeko) // lehenago: beste teknikak
- Hezteko bideojokoak: estrategiak planteatzen ikasteko, problemei aurre egiten ikasteko eta eragiketak egiteko, zuzenketak egiteko // Lehenago: testu liburuekin, egoera bat planteatu eta ikasleak paperaren aurrean ebatzi
- Datuak eraldatzeko tresnak // Lehenago:
2.
Euskara:
- Bideoak: entzumena eta ulermena lantzeko
- Arbel digitala: idazmena lantzeko; ortografia batik bat
- Entzumena lantzeko programa ezberdinak (CD-rom, kaset, etab.)
3.
Gaztelania:
- Bideoak: entzumena eta ulermena lantzeko
- Arbel digitala: sintaxia lantzeko
- Mikrofonoa: ahozko adierazpena lantzeko
- Grabagailua:komunikazio gaitasuna ahalbidetzeko, bakoitzaren akatsetaz ohartzeko eta baita gaitasunak azpimarratzeko
- Bideokamera: komunikazio gaitasuna lantzeko, bakoitzaren akats eta gaitasunak azaleratzeko
4.
Ingurunea:
- Mapa digitalak: geografía lantzeko, klima ezberdinak (kontzeptu batzuk sakontzeko modu gisa)
- Arbel digitala: giza-gorputzaren analisia egiteko adibidez
- Bideoak: gaian sakontzeko
- Ordenagailurako CD-rom-ak: gaiari birpasoa emateko
5.
Hiritartasuna:
- Bideoak: kultura ezberdinak bisualki ezagutzeko
- Ordenagailua: informazioa bilatu eta zabaltzeko
6.
Plastika:
- Arbel digitala: kontzeptu berriak trasmititzeko
7. Soinketa & Musika:
- Bideokamara: akzioak grabatu daitezte, eredu moduan erabiltzeko
- GPS eta mapak: orientazioa lantzeko soinketan
sábado, 8 de octubre de 2011
viernes, 30 de septiembre de 2011
Zer da wikia? Nola aplika daiteke hezkuntzan?
Wiki bat webgune mota bat da non erabiltzaileek orrialdeak sortu, editatu, ezabatu eta eraldatzeko aukera duten. Honela, wikiak elkar-idaztera bultzatzeko modu egokienak dira.
Baina, nola aplika daiteke wikia hezkuntzan?
Wikiaren erabilerarekin konstruktibismo izeneko ikaskuntza pedagogikoa ahalbidetu daiteke. Teoria honek dioenez, ezagutza eraiki egiten da pertsonen arteko elkarrekintzan. Honela, ikasleek web orri bat sor dezakete, ikasle ezberdinek egiten dituzten aportazioekin gai batekiko ezagutza eraikiz. Gainera, ikasleren bat esandakoarekin ados ez badago, hau modifikatzeko aukera du.
Aurrekoaz gain, ikasleek ezagutza informazioan bilakatzeko gaitasuna garatzen dute. Izan ere, wikiarekin artikuluak idatzi daitezke. Artikulu hauen eraketan ikasle askok har dezakete parte, pertsona askoren artean eraiki dezaketelarik artikulua.
Honela, klasekideen artean komunikazioa sustatzen du, hierarkiak hautsiz. Ikasleek, adituek (irakasleek) idatzitako dokumentuez gain, beren kideek sortutako artikuluak eta ezagutza konpartitu ditzakete.
Klasekideen arteko komunikazio honetan, ikasleek proiektu amankomun bat ere eraman dezakete aurrera, wikiko espazioan bakoitzak bilatu duen informazioa igoz, beren ikaskideek dutenarekin osatuz eta birformulatuz. Honela proiektuaren zirriborro nahiz azken lana elkarrekin burutu dezakete fisikoki elkarrekin egon gabe.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)