jueves, 20 de octubre de 2011

Zer dira egile tresnak?

- Egile tresna bat ikasketa-inguru interaktibo bat sortzeko lan multimedia bideratzen duten aplikazioa da. 
-Bere funtzionalitateen artean aipagarriena jarduera eta aplikazioak sortzearen aukera da. 
- Egile tresnek modulu ezberdinez hornitzen gaituzte, beraien bitartez jarduerak antolatu, osagai ezberdinak elkarri lotu eta landu nahi ditugun helburu, ezaguera eta trebetasunak egokitzeko aukerak izango ditugu. 

Egile tresna batzuk honakoak dira:

Hot potatoes
Ariketa ezberdinak sortzeko webgune bat da, hauek hezkuntzan aplikagarriak izan daitezkeelarik.
Programa honekin 6 mota desberdineko ariketak sor daitezke (aukera multiplea, ordenazioa, asoziazioa, hutsuneen betetzea…) audioa eta bideoa integratuz eta feedbacka hartuz.
Ariketa hauek sortu ondoren,ikasleek berauek erabili ditzakete.Honako webgunean aurki dezakegu berau:

Atenex-Constructor

Material multimedia  sortzeko eta gestionatzeko plataforma bat da eta ikaskuntza prozesuaren jarraipenerako eta ebaluaziorako erabiltzen da. Atenex editatzaile bat da zeina unitate didaktiko interaktiboak sortzea posible egiten duen modu erraz batean arrastatu eta itsatsi prozesuaren bitartez. Irakasleak behar dituen elementuak bakarrik pantailara arrastatu beharko ditu bere kurtso propioa sortzen joateko, gainera gestore batzuetaz baliatzen da zeinen bitartez irudiak, audioak, bideoak eta animazioak inporta ditzake. Atenex-aren eraikitzailea plantila eta joku interaktibo aurrediseinatuekin liburutegi bat du sartua, ikaskuntza maila desberdinetara orientatua, hala nola, Haur eta Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza, Hezkuntza Berezia eta Hizkuntzen irakaskuntza.


Honako webgunean aurki dezakegu herramienta honen adibide bat:

LIM
Formatu digitalean dauden liburuak dira.Orri teoriko naiz praktikoak jartzen ditu eskuragarri,ebaluatzeko aukera ere ematen duelarik. LIM-ak erabiltzeko ordenagailuan programak instalatzea ez da beharrezkoa.Honela, internetetik erraz deskarga ditzakegu formatu digitalean dauden liburu hauek.Herramienta honen adibide bat ondorengo webgunean aurki dezakegu:

Cuadernia 
Erabiltzeko tresna erraz eta funtzionala da zeina modu dinamiko eta bisual batean “koaderno digitalak” sortzea posible egiten digu eta hauek Interneteko nabigatzaile baten bidez informazio eta ekintza multimedia banatuak izan ditzakete. Online bertsio bat ere dute eta horrela posible da Interneten bidez lan egitea tresna ordenagailuan instalatu gabe.informazioa artxibatzeko eta multimedia jarduerak burutzeko balio dute.
Egile tresna hau honako webgunean aurki dezakegu:

Webquest
Informazioa bilatzen eta eraldatzen irakasten du. Honek,goi mailako pentsamenduak prozesatzea ahalbidetzen du.Informazioarekin zerbait egitean oinarritzen da,galdera sinpleei erantzutean mugatu gabe.
Honen adibide bat honako webgunean aurki dezakegu:

Ardora

Aplikazio informatiko bat da zeinak 34 ekintza mota desberdin baino gehiago sortzea uzten digun html-an modu erraz batean.


Oinarrizko egile tresnak
Egile tresnak
Egile tresna aurreratuak
Webquest
Cuadernia
Squeak

Exe-learning/Egile
Scratch

Adora


Hot potatoes


Jclic


Edilin


Constructor



jueves, 13 de octubre de 2011

5.TXOSTENAREN LABURPENA

Matematikan erabiltzeko material digitala

www.ite.educacion.es/ webgunetik matematiken arloa aukeratu dugu, tradizionalki matematikak modu indibidual eta analogikoan landu baitira, testu liburuetan mugatuz. Hau beste arloetan eman den arren, matematiketan nabariagoa egin dela pentsatzen dugu. Honela, "sacafichas" (http://ntic.educacion.es/w3/eos/MaterialesEducativos/mem2002/estrategias/index.html) izeneko hezteko objektu digitala egokia eta berritzailea iruditzen zaigu ikasleari matematikako problemei aurre egiteko estrategiak lantzen laguntzen diolako, tradizionalki paperaren aurrean egin izan duen aldean. Gainera, ikasleak autonomia lantzen du eta estrategiak besteekin ere plantea ditzake, elkar lana sustatuz.Metodologia berri honekin helburu didaktiko ugari lan ditzakegu aldi berean.

1.go txostenaren laburpena

Ikasgaiak IKTekin. Nola landu?


1.   Matematika:
  • Arbel digitala: ariketa ezberdinak bertan burutzeko, zuzenketak egiteko, problemak ebazteko, etab. // Lehenago: arbel tradizionala
  • Mapa digitalak (perimetroa, azalera, etab. lantzeko) // lehenago: beste teknikak
  • Hezteko bideojokoak: estrategiak planteatzen ikasteko, problemei aurre egiten ikasteko eta eragiketak egiteko, zuzenketak egiteko // Lehenago: testu liburuekin, egoera bat planteatu eta ikasleak paperaren aurrean ebatzi
  • Datuak eraldatzeko tresnak // Lehenago:

2.   Euskara:
  • Bideoak: entzumena eta ulermena lantzeko
  • Arbel digitala: idazmena lantzeko; ortografia batik bat
  • Entzumena lantzeko programa ezberdinak (CD-rom, kaset, etab.)

3.    Gaztelania: 
  • Bideoak: entzumena eta ulermena lantzeko
  • Arbel digitala: sintaxia lantzeko
  • Mikrofonoa: ahozko adierazpena lantzeko
  • Grabagailua:komunikazio gaitasuna ahalbidetzeko, bakoitzaren akatsetaz ohartzeko eta baita gaitasunak azpimarratzeko
  • Bideokamera: komunikazio gaitasuna lantzeko, bakoitzaren akats eta gaitasunak azaleratzeko

4.   Ingurunea: 
  • Mapa digitalak: geografía lantzeko, klima ezberdinak (kontzeptu batzuk sakontzeko modu gisa)
  • Arbel digitala: giza-gorputzaren analisia egiteko adibidez
  • Bideoak: gaian sakontzeko
  • Ordenagailurako CD-rom-ak: gaiari birpasoa emateko

5.   Hiritartasuna:
  •  Bideoak: kultura ezberdinak bisualki ezagutzeko
  •  Ordenagailua: informazioa bilatu eta zabaltzeko

6.   Plastika: 
  • Arbel digitala: kontzeptu berriak trasmititzeko

7. Soinketa & Musika:
  • Bideokamara: akzioak grabatu daitezte, eredu moduan erabiltzeko
  • GPS eta mapak: orientazioa lantzeko soinketan