jueves, 15 de septiembre de 2011

Bideoaren analisia

Bideoa ikusi ostean urteen poderioz gizarteak izan duen aldaketaz ohartu gara eta teknologiek geroz eta eragin handiagoa dutela ikusi ahal izan dugu. Honela, gaur egun ikaskuntza-prozesuan konpetentzia digitala garatzea ezinbestekoa dela deritzogu. "Konpetentzia digitala" espresioaren inguruan ditugun ezagutzak nahiko eskasak diren arren, bideoa ikusi ondoren bere esanahi teknikoa ulertu dugu baina praktikara eramateko beharrezko gaitasunak ez ditugu menperatzen.

Jakin badakigu ikastetxe guztiek ADE bat dutela. Zer da ADE? Hori ere ez genekien bideoa ikusi aurretik eta gauza bera gertatu zaigu; orain badakigu definizioa baina ez gaude ziur gailu honek hezkuntzan izango duen funtzioaz.

Teknologiek komunikazioa ahalbidetzen dutela ohartu gara, bai irakasle, ikasle, guraso edota beste ikastetxeekin. Hala ere, honetarako beharrezkoak diren ezagutza teknologikoak ez ditugu menperatzen, blog-ak adibidez, ez dira oso ezagunak guretzat ezta ohikoak ere gure egunerokotasunean.

Amaitzeko, WIKI hitzaren ezjakintasunak ere arritu gaitu, egun oso erabilia baita. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario