LH-n IKT izateko jarraian azalduko ditugun hiru ezagutzak oinarrizkoak iruditzen zaizkigu:
1. Ezagutza teknologikoa,
2. Ezagutza pedagogikoa,
3. Jakintzagaiko ezagutza;
izan ere, gure ustez, hiru ezagutza hauen arteko uztarketatik eskuratutako jakintzek soilik eman diezaiokete irakasle bati arlo honetan arrakasta.
Teknologia berriak aparteko arloa baino, irakasgai guztietan erabilgarri diren tresna gisa ulertzen ditugu; jakintza areagotzeko bitartekari bezala alegia. Hala eta guztiz ere, garrantzi handia du irakasleak haurrek bisitatzen dituzten orrialdeak gainbegiratzea.
Gure aburuz, orain arte esandakoa nolabait ulertzeko, irakasleek jakintzagaiko edukiak metodo pedagogiko-didaktiko egokiena aukeratuz eta teknologia berriez lagunduz, (betiere langailu moduan erabilita, beren helburua errazago lortzeko bide gisa ulertzen) lortuko du irakasle batek bere helburua. Beraz, irakasgai baten jarduera konkretu bat azaltzeko, zein ikasle talde duzun eta modu egokienean nola antolatuko dituzun pentsatu ondoren, zein gailu teknologiko erabiliko duzun erabaki.
Hau da, euskarazko aditzak irakasteko, klasea lau kidez osatutako taldeetan banatu daiteke eta klasearen erritmoa bizkortzeko, ordenagailuak erabili daitezke, ikasleak bertan dauden programez baliatuz ariketa desberdinak egin ditzaten. Ondoren, arbel digitalean zuzenketak egin daitezke talde bakoitzak egindako aportazioekin, guztion parte hartzea bultzatuz. Modu honetara, goian aipatutako hiru ezagutzak uztartzen ditu irakasleak bere helburuak lortzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario