viernes, 30 de septiembre de 2011

Zer da wikia? Nola aplika daiteke hezkuntzan?

Wiki bat webgune mota bat da non erabiltzaileek orrialdeak sortu, editatu, ezabatu eta eraldatzeko aukera duten. Honela, wikiak elkar-idaztera bultzatzeko modu egokienak dira.


Baina, nola aplika daiteke wikia hezkuntzan?

Wikiaren erabilerarekin konstruktibismo izeneko ikaskuntza pedagogikoa ahalbidetu daiteke. Teoria honek dioenez, ezagutza eraiki egiten da pertsonen arteko elkarrekintzan. Honela, ikasleek web orri bat sor dezakete, ikasle ezberdinek egiten dituzten aportazioekin gai batekiko ezagutza eraikiz. Gainera, ikasleren bat esandakoarekin ados ez badago, hau modifikatzeko aukera du.

Aurrekoaz gain, ikasleek ezagutza informazioan bilakatzeko gaitasuna garatzen dute. Izan ere, wikiarekin artikuluak idatzi daitezke. Artikulu hauen eraketan ikasle askok har dezakete parte, pertsona askoren artean eraiki dezaketelarik artikulua.

Honela, klasekideen artean komunikazioa sustatzen du, hierarkiak hautsiz. Ikasleek, adituek (irakasleek) idatzitako dokumentuez gain, beren kideek sortutako artikuluak eta ezagutza konpartitu ditzakete.

Klasekideen arteko komunikazio honetan, ikasleek proiektu amankomun bat ere eraman dezakete aurrera, wikiko espazioan bakoitzak bilatu duen informazioa igoz, beren ikaskideek dutenarekin osatuz eta birformulatuz. Honela proiektuaren zirriborro nahiz azken lana elkarrekin burutu dezakete fisikoki elkarrekin egon gabe.

Iktren inguruko hezkuntza politikak

EUROPA
ESPAINIA
EAE
(1994) Banglmann informea.

(1996) Europa a la vanguardia de la sociedad de la información.

(1999) Estrategia Lisboa.
(2000) eEurope.

(2000) elearning eContenidos.

(2005) Iniciativa 2010.
(2000) Plan info XXI

(2003) Comisión Soto

(2004) educación.es

(2005) Azanz@

(2006)LOE

(2009) Avanz@ 2

Escuela 2.0

(1999) Inicitaiva 2000 tres

(2000-2004) Plan premia I

(2004tik aurrera) Plan premia II

(2002) “ Plan Euskadi en la sociedad de la información.” (PESI)

(2007) Dekretu 175/2007

(2010) PESI2

(2010) Modelo de madurez tecnológica de centro educativo.

(2009) Plan premia III
Eskola 2.0

Garatu plana

Zertarako balio du eskola 2.0?
·         -Dotazio baliabideetarako
·         -Gela digitaletarako
·         -Formakuntza (pedagogikorako)
·         -Baliabideak eta edukiak emateko.

Web2.0-ri buruzko bideoa....

jueves, 29 de septiembre de 2011

Zer da lankidetza eta ze tresna teknologikoek sustatzen dute hau?

Gure iritziz, lankidetza pertsonen elkarreraginean lan egitean oinarritzen da, ezagutza denen artean eraikitzen delarik, bata bestearengandik ikasiz.
Lana bi pertsona baino gehiagoren artean burutzen da helburu amankomun bat konpartitzen dutelarik.
Taldekideen artean rolak banatzen dira, hauek denborarekin aldatuz joan daitezkeelarik.
Aurrekoaz gain, lankideen artean komunikazioa eta koordinazioa egotea ezinbestekoa da.

Hau sustatzen duten tresna teknologiko batzuk honakoak dira:
- Email-a.
- Bloga.
- webcam-a
- Mikrofonoa eta altabozak.
- Telefonoa.
- Posta.
- Sare sozialak.
- Ofimatika aplikazioak.
- Bat bateko mezularitza.
- Bideokonferentziak.
- Artxiboak konpartitzeko aplikazioak.
- Eztabaida guneak.
- Usb memoriak.
- Sare lokalak.
- Internet.
- Ordenagailua.
- Testuinguru birtualak.
- Arbel digital elkarreragilea.
- Portatila (netbook eta lapbook).
- Argazki- bideo kamara.
- Irudiak gorde eta tratatzeko zerbitzua.
- Egutegiak konpartitzeko zerbitzua.
- Web 2.0 ( online zerbitzuak instalatu gabe erabili daitezkeenak)

viernes, 23 de septiembre de 2011

Ondorioak: Zer prestakuntza teknologiko behar du irakasle batek?

Hasiera batean, teknologiak hezkuntzan garrantzia gutxi zutela pentsatzen genuen. Gainera, teknologia modu isolatu batean lantzen zela pentsatzen genuen, informatikako klasean hain zuzen. Hau da, ez genuen teknologia eta beste jakintzagaien arteko erlazioa aurkitzen. Lauhilabetekoaren hasieran, ikasgai honetan ezagutza teknologikoa soilik ikusiko genuela pentsatzen genuen, denbora guztian ofimatikako, Interneteko... ezagutzak bakarrik landuko genituela pentsatuz.

Bi aste hauetan jaso dugun prestakuntza eta gero, garbi geratu zaigu teknologiaren erabilera hezkuntzan ezinbestekoa dela. Izan ere, gizartea aldatu egin da, gizarte industrializatutik informazioaren gizartera pasatuz. Honela, egungo haurrak natibo digitalak dira, teknologiaz inguratutako gizarte batean bizi direlarik. Honez gain, lan munduan ezagutza teknologikoa ezinbesteko bihurtu da. Informazio bilaketari dagokionez, teknologiei esker informazio bilaketa errazagoa da, interneten liburutegi globala dagoelarik. Honela, ikasleek edozein momentutan informazioa eskura dezakete. Hau guztiak sobera justifikatzen du teknologien erabilera hezkuntzan.

Baina prest al daude egungo irakasleak konpetentzia digitala duten ikasleak eraikitzeko?. Kontuan izan behar dugu, hezitzaile asko imigrante digitalak direla. Honela, ez dituzte menperatzen euren ikasleekin konpetentzia digitala garatzeko beharrezkoak diren metodologia didaktikoak. Gainera, ezagutza teknologiko urria dute. Honen aurrean zer egin dezakete?

Etengabeko prestakuntza ezinbesteko ikusten dugu. Gizartea etengabe aldatzen da aspektu askotan, eta egungo hezitzaile batek aldaketetara egokitzen ikasi behar du, etengabeko prestakuntza jasoz. Prestakuntza honekin konpetentzia digitala duten ikasleak eraikiko dituzte hezitzaileek. Baina zer da konpetentzia digitala?

Konpetentzia terminoa gaitasun terminoarekin erlaziona dezakegu. Gure iritziz, konpetentzia digitalak honako alorrak biltzen ditu:

-Informazio konpetentzia: Informazioa bilatzeko, aztertzeko, zabaltzeko, konparatzeko...gaitasunean datza.

-Konpetentzia teknologikoa: Teknologiaren erabilera instrumentala menperatzean datza.

-Konpetentzia kognitiboa: Besteak beste, teknologietatik eskuratutako informazioarekin gatazka kognitiboak egitean datza, informazio berria eraikiz edo aurre ezagutzak zabalduz.

-Herritartasun digitala: Teknologien erabilera zintzoan oinarritzen da, mundu teknologikoan ere baloreak daudela kontuan hartuz.

Baina konpetentzia guzti hauek eskolan bakarrik landu behar ote dira?

Gure iritziz, familiaren eta eskolaren arteko elkarlana ezinbestekoa da. Gaur egungo haur gehienak etxean teknologia ugari dituzte. Honegatik, lan egoki eta konstanterako beharrezkoa da eskolan ikasitakoa etxean ere aplikatzen jarraitzea. Arlo honetan ikusten dugun arazo nagusia hau da: Guraso gehienak imigrante digitalak direla eta ez dakitela euren seme alabek teknologien alorrean duten erabilera kontrolatzen.

Honekin guztiarekin bukatutzat ematen dugu atal honen ondorioen analisia.

Ze prestakuntza teknologikoa behar du irakasle batek: Teknografia

IKT: atzo eta gaur on PhotoPeach

miércoles, 21 de septiembre de 2011

Zertarako erabiltzen dira teknologiak? LHn zeintzuk erabili ditzakegu?

LHn erabili daitezken tresna teknologikoak ondorengoak dira, besteak beste:

  • Ordenagailua - Portatilak
  • Telebista
  • e-Readers - e-Books
  • Bideoa - Streaming
  • Internet

Beste erabilera batzuetaz gain, hauexek azpimarratuko genituzke:

  • Aisialdirako (erosketak, pelikulak ikusi...)
  • Lanbiderako
  • Formakuntzarako
  • Administrazioarekin komunikatzeko

viernes, 16 de septiembre de 2011

Didaktika, Pedagogia eta Curriculuma (Sintesia)

DIDAKTIKA, PEDAGOGIA eta CURRICULUMA

Taula honetan irakurri dugunaren arabera, xede nagusia hezkuntzan betidanik existitu izan diren helburu didaktikoak mantentzea da, betiere IKTek eskaintzen dituzten baliabideak integratuz. Hori bai, helburu bakoitzari dagozkion baliabide teknologiko egokienak zehaztuak azaltzen dira, irakaslearen lana erraztuz.

Horrela, teknologiak irakasgai bat baino, irakaskuntza prozesurako langailu gisa azaltzen zaizkigu edozein helbururako erabilgarriak baitira.

Interesgarriena iruditu zaigun puntua mundu errealeko gaien azterketa izan da, hau da, benetako arazoen kudeaketa informazio eta komunikazio teknologiak erabiliz.

Informazio bilaketa

Informazioa jaso eta antolatu:
  • Características de la sociedad actual y los nuevos retos:
      • Multialfabetización 
 Ikus ezazue multialfabetizazioari buruzko ondorengo bideoa:


Jarraian duzuen gunean ere gai honetan ez oso jarriak gaudenoi informazio ugari ematen zaigu; definizioa esaterako: 
   
      • Tratamiento de la información
Hona hemen informazioa bilatu eta egokiena hautatzeko jakin beharreko teknika nagusienak azaltzen dituen bideoa:

      • Nuevas vías de comunicación
IKTek eskaintzen dituzten informazio kanalen inguruko powerpoint-a ikusgai ondorengo estekan:

  • Competencia digital del alumnado y del profesorado:
      • Nativos digitales vs. inmigrantes digitales

      • Actitudes del profesorado ante las TIC: tecnofilia vs. tecnofobia

      • El profesor y el alumno tecnologicamente competente según "Eskola 2.0"

Teknologia berriei buruz...

1.-Zer da multialfabetizazioa?

Gure ustetan, IKTa izateko ez da nahikoa ezagutza teknologiko sakonak izatea. Horretaz gain, horiek beste eremu batzuetan aplikatzeko gaitasuna izatea beharrezkoa da; hots, informazio bilaketak egiteaz gain, informazio zuzena, leiala hautatzeko eta berau eraldatzeko ahalmena izatea.
2.-Zer da natibo digitala? Eta imigrante digitala?

Kontestu teknologikoan, informazio digitalaren gizartean, jaio den edonor da natibo digitala eta hortaz, hauetaz inguratuta biziko dena. 
Imigrante digitala ordea, teknologien eskasiaren garaian jaiotako pertsona izango litzateke eta egun, aldaketen ondorioz, digitalizatu behar izan duena.

3.-Zer da teknofilia? Eta teknofobia?

Teknofilikoa izango da teknologia berriak modu neurrigabean erabiltzen dituen pertsona eta teknofobikoa berriz, hauen beldur eta hauek gorroto dituena. Gure aburuz, biak dira jarrera estremistak.
Gure ustez, lagungarriagoa suertatu daiteke teknofilikoa izatea; izan ere, egungo gizarteak nahitaez bultzatzen gaitu teknologia berriak erabiltzera (bai lanerako, hezkuntzarako, gure artean komunikatzeko, aisialdirako...) eta hauek gorroto dituen pertsonak zailtasun ugariak aurkitu ditzake.

jueves, 15 de septiembre de 2011

Bideoaren analisia

Bideoa ikusi ostean urteen poderioz gizarteak izan duen aldaketaz ohartu gara eta teknologiek geroz eta eragin handiagoa dutela ikusi ahal izan dugu. Honela, gaur egun ikaskuntza-prozesuan konpetentzia digitala garatzea ezinbestekoa dela deritzogu. "Konpetentzia digitala" espresioaren inguruan ditugun ezagutzak nahiko eskasak diren arren, bideoa ikusi ondoren bere esanahi teknikoa ulertu dugu baina praktikara eramateko beharrezko gaitasunak ez ditugu menperatzen.

Jakin badakigu ikastetxe guztiek ADE bat dutela. Zer da ADE? Hori ere ez genekien bideoa ikusi aurretik eta gauza bera gertatu zaigu; orain badakigu definizioa baina ez gaude ziur gailu honek hezkuntzan izango duen funtzioaz.

Teknologiek komunikazioa ahalbidetzen dutela ohartu gara, bai irakasle, ikasle, guraso edota beste ikastetxeekin. Hala ere, honetarako beharrezkoak diren ezagutza teknologikoak ez ditugu menperatzen, blog-ak adibidez, ez dira oso ezagunak guretzat ezta ohikoak ere gure egunerokotasunean.

Amaitzeko, WIKI hitzaren ezjakintasunak ere arritu gaitu, egun oso erabilia baita. 

Lehen Hezkuntzako irakasle bezala, ze formakuntza teknologikoa behar dut?

LH-n IKT izateko jarraian azalduko ditugun hiru ezagutzak oinarrizkoak iruditzen zaizkigu:

1. Ezagutza teknologikoa,
2. Ezagutza pedagogikoa,
3. Jakintzagaiko ezagutza;

izan ere, gure ustez, hiru ezagutza hauen arteko uztarketatik eskuratutako jakintzek soilik eman diezaiokete irakasle bati arlo honetan arrakasta.

Teknologia berriak aparteko arloa baino, irakasgai guztietan erabilgarri diren tresna gisa ulertzen ditugu; jakintza areagotzeko bitartekari bezala alegia. Hala eta guztiz ere, garrantzi handia du irakasleak haurrek bisitatzen dituzten orrialdeak gainbegiratzea. 

Gure aburuz, orain arte esandakoa nolabait ulertzeko, irakasleek jakintzagaiko edukiak metodo pedagogiko-didaktiko egokiena aukeratuz  eta teknologia berriez lagunduz, (betiere langailu moduan erabilita, beren helburua errazago lortzeko bide gisa ulertzen) lortuko du irakasle batek bere helburua. Beraz, irakasgai baten jarduera konkretu bat azaltzeko, zein ikasle talde duzun eta modu egokienean nola antolatuko dituzun pentsatu ondoren, zein gailu teknologiko erabiliko duzun erabaki.

Hau da, euskarazko aditzak irakasteko, klasea lau kidez osatutako taldeetan banatu daiteke eta klasearen erritmoa bizkortzeko, ordenagailuak erabili daitezke, ikasleak bertan dauden programez baliatuz ariketa desberdinak egin ditzaten. Ondoren, arbel digitalean zuzenketak egin daitezke talde bakoitzak egindako aportazioekin, guztion parte hartzea bultzatuz. Modu honetara, goian aipatutako hiru ezagutzak uztartzen ditu irakasleak bere helburuak lortzeko.





Ongi Etorriak!

Egun on guztioi eta ongi etorriak gure blog-era.